Jose Antonio Zuloaga oroitaldia hasiko da bihar
Esku pilotako Zuloaga Oroitaldia jokatuko dute bihartik hasita Fanderiako pilotalekuan. Alkartasuna eta Ondarra elkarteek antolatuta, Labaka- Erasun bikotea Laso-Martijaren kontra ariko da Gazte Mailan. Promesen Mailan berriz, Ugalde-Imaz, Zelaia-Elustondo bikotearen kontra ariko da.
Etzi beste bi partida jokatuko dituzte, Gazteen Mailakoa eta Nagusien Mailakoa. Olaizola-Mendi eta Ormazabal-Xanet Imaz bikoteak, Arrieta-Linzoain eta Ojel-Irustar bikoteak ariko dira hurrenez hurren, nor baino nor.
Oroitaldia ostegunean amaituko da. Promesen mailako bi partida jokatuko dira Fanderian, Etxaniz-Aizpuru eta Mugika-Iruretagoiena jarriko ditu aurrez aurre lehenak. Bigarren partidan berriz, Labaka-Labaka eta Ijurra-Iraizoz bikoteak ariko dira.
Partida guztiak 18:30ean hasiko dira.