"Presoei dagozkien eskubideen errespetuaren aldarrikapenari" eusteko prest daude
admin
Bidasoa
Oiartzun, Astigarraga, Alegia eta Urretxuko udaletxeetatik Euskal presoak Euskal Herrira dioten ikurrak kentzeko aginduari erantzunez, agerraldia egin du EH Bilduk. Unai Iraola Alegiako alkateak hitz egin du denen izenean euskaraz eta nabarmendu duenez, “euskal presoei dagozkien eskubideen errespetuaren aldarrikapenari eusteko gure borondate politiko irmoa adierazi nahi dugu”.Oiartzunen, Astigarragan, Alegian eta Urretxun gehiengo zabal batek euskal presoen Euskal Herriratzearekin zein dagozkien eskubideen errespetuaren exijentziaren bat egiten duela adierazi dute: “Horrela adierazi izan du maiz gure herrietako udalbtzat eta horregatik dago aldarrikapen hori presente gure herrietako udaletxeetako fatxadetan”. Kasu guztietan udalak demokratikoki hartutako erabakiak izan direla esan dute.
Donostiako Auzitegi probintzialak hartutako erabakiarekin ez du bat egiten EH Bilduk: “Udalak demokratikoki onartutako erabakia izanik, preso dauden pertsonen eskubideak aldarrikatzen direla kontutan hartuta eta indarrean dagoen legeria betetzeko eskatzea ez dugu inondik inora ere neutraltasun politikoaren urraketa gisa ulertzen”.
Carlos Urquijo Espainiako Gobernu ordezkariaren jarduna ere salatu dute: “Gobernu ordezkari gisa duen karguaz baliatzen ari da ez dagokion eremuan sartzeko, instituzioen autonomia zanpatzeko eta ukazioaren eta immobilismoaren aldarrikapena egiteko. Mehatxua eta presoen eskubideen mespretxutik konponbidearen aldeko jarrerak bultzatzera pasatzeko eskatzen diogu”.
Azken berriak
Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.