Eskola Jasangarria ziurtagaria jaso du Anunciatak
Antxoko Anunciata ikastetxeak Eskola Jasangarria ziurtagiria jaso du, Iñigo Urkullu lehendakariaren eta Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuaren eskutik. Ikastetxeak azkeneko bost urteetan Eskola Agenda 21 ekimenean izandako papera aitortu nahi izan du Eusko Jaurlaritzak.
Ziurtagiria jasotzeko, baina, proba bat pasa behar izan dute. Horrela, ikastetxeko hiru irakasleri ebaluazio froga bat egin zieten, 2011ko urritik abendura bitartean. Gainera, Eusko Jaurlaritzako hiru ebaluatzaile ikastetxetik pasatu ziren, eta eraikina ikuskatzeaz gain, bost ikaslek xehetasunak eman zizkieten.
Eskola Jasangarria ziurtagiriak hiru ikasturterako balioa izango du. Hori bai, hainbat hobekuntza egin beharko dituzte.