Antxoko krosean, denak irabazle
Saferminetako XXIII. krosa egin zuten atzo goizean Antxon. Bertan, hainbat kategoriako eta belaunaldiko korrikalariak ibili ziren lehiatzen. Batzuk hobeto, besteak motelago, denek izerdia gogoz bota zuten Antxoko kaleetatik, San Fermin Jaiak hurbil direla erakutsiz. Honako argazki galeria bertakoa da.