San Pedrori gorazarre
San Pedro Eguna ospatzen ari dira irundarrak. Ekitaldiz beteriko eguna da, irundarrek asko maite dutena. Goizeko lehen ordutik egon da zer egin eta zer ikusi: txirrindulariak, meza, Udalbatzaren agurra, Musika Bandaren kontzertua… Aldarrikapenentzako lekurik izan da ere eta etxez etxe zerbitzuko langileek protesta egin dute Junkaleko elizaren kanpoan, zinegotziek agurra dantzatzen zuten bitartean. Agur hori berezia izan da, gainera, Txistularien Bandaren azkena izan delako. Udal Txistulari Banda desagertuko da, udal gobernuaren erabakiz.