Xanistebanetan hesiak zaintzeko lan poltsa irekiko du udalak astelehenean
Xanistebanetan hesiak zaintzeko lan poltsa zabalduko du udalak astelehenean, eta uztailaren 15era arte eman ahal izango da izena. Horretarako, udaletxeko Informazio Bulegotik pasatu beharko dute zaintzan lan egin nahi dutenek. Bulegoa 08:00etatik 14:30era egoten da irekita.
Bi baldintza bete beharko dituzte hautagaiek. Alde batetik, adinez nagusiak izatea eta euskaraz jakitea. Udalak hizkuntza froga egingo die. Oiartzuarrek lehentasuna izango dute.