Odola emateko saioak egingo dituzte uztailaren 2an eta 3an
Datoren asteko astearte eta asteazkenean odola emateko aukera izango da eta Gipuzkoako Odol Emaileen Elkarteak odola ematera deitu ditu errenteriar guztiak. Uztailaren 2an (asteartea) eta 3an (asteazkena) egingo dituzte saioak, 18:30etik 20:30era, Reina aretoan eta Beraungo anbulatorioan, hurrenez hurren. Normalean odola ematen dutenez gain, lehen aldiz egitera joan daitezen animatu ditu herritar guztiak. Osasunez ongi egotea eta 18 urtetik 65era edukitzea dira baldintza nagusiak.