Landa eremuko herribideak garbitzen hasi dira
Errenteria-Oreretako herribideak garbitzen hasi dira Behemendi elkartea eta udala. Herenegun hasi ziren garbitzen, eta lau astez iraungo dute bideetako ertzak txukuntzeko lanek. Guztira 31 kilometro inguru ezponda eta ubide atonduko dituzte.
Urtean behin, gutxienez, garbitzeko helburuarekin sortu zuten zerbitzua. Hala ere, urtean bitan garbitzearen beharra ikusi zuten eta orain hala egiten dute. Udara eta eguraldi ona aprobetxatu dute lanean aritzeko.