Alameda jatetxearen ondoan ari dira eskollera eraikitzen
Aste honetan hasi ziren Erriberako bidegorri zatia eraikitzeko lanak. Bidegorria egin aurretik erreka bazterreko eskollera egiten ari dira, eta horretarako Santa Engraziko errekan lehorreratuta zeuden barkuak ateratzeko eskatu zien udalak jabeei, lanak oztopatu ez zezaten. Gehienak atera zituzten, egoera oso kaxkarrean dauden eta marea gorarekin urperatuta geratzen diren bi salbu.
Eskollera eta gero egingo dute bidegorria
Une honetan bi lekuetan ari dira eskollera egiten, Alameda jatetxe ondoko zubiaren inguruan, eta Santa Engraziko sarreraren inguruan. Horregatik, Erriberako bidea moztuta dago, baina baratzetara joan daiteke.