
Antiju Morik taldearen ekimena
Antiju Morik Oiartzungo talde feministak eraso matxisten kontra egin duen ekimena ikus daiteke Doneztebe plazan. Lehenik eta behin datu esanguratsu baten berri eman dute: Gipuzkoan 464 eraso matxista izan dira urtea hasi eta apirila bitarte. Eta “egoera honen konplize izan nahi duzu?” galderarekin batera, bi ispilu jarri dituzte hurrengo erasotu zein erasotzailea islatu asmoz.“Zein izan daiteke hurrengo erasotua/erasotzailea?”, irakur daiteke ispiluetan, “gizon ez zara jaio erasotzaile izateko, egin aurre patriarkatuari!” dioen kartelarekin batera.

Doneztebe plazan ikus daitekeen beste ispilua