Sanmartzialetan presoen eta iheslarien egoera gogoan izango dute
Irungo jaien barruan preso eta iheslarien gaineko gogoeta egiteko tartea egin du Irungo Herrira-k. Lehenik eta behin, eta hileko azken ostiraletan ohikoa duten bezala, bihar elkarretaratzea egingo dute 20:00etatik aurrera Zabaltza plazan. Hilaren 30ean (igandea da, alardearen eguna), 12:30ean eta Moskun preso eta iheslarien aldeko deskarga eta brindisa egingo dute. Bi ekimen horietara herritar guztiak gonbidatu dituzte.