Ostadar koloreko bandera jarriko dute bihar Errenteriako udaletxean
Biharko Gay, Lesbiana, Transexual eta Intersexualen Eguna dela eta, Errenteriako udaletxean ostadar bandera, biodibertsitatearen ikurra, jarriko dute.Udalak ekainaren 28ko ospakizun eta errebindikazioekin bat egiten duen isla izango da bandera, eta haatik, sexu orientazio edo identitatea dela medio egiten den diskriminazio ororen kontra dagoela.
Hain zuzen, gaur Bozeramaileen Batzordeak adierazpen instituzionala kaleratu du, eta batik bat, aurtengo ekainaren 28ak gazte gay eta lesbianei egingo diela arreta azaldu du: “Jazarpen homofobikoa eta ziber jazarpen homofobikoa jasaten baitute eskola eremuan”.
Egoera horren aurrean, botere publikoen erreakzio behar dela esan du, “eurei baitagokie gazteen ongizatea bermatzea, jazarpenaren aurkako neurri irmoak hartuz eta biodibertsitatea gizarte balio gisa sustatuz”.
Ekainaren 28arekin bat egin eta bandera jartzeaz gain, hainbat akordio egin ditu. Hala nola, Espainiako Gobernuari babesa eskatu duten pertsonei babes hori ukatzeko hartutako erabakia zuzentzeko, osasun publiko eta unibertsala ezartzea etorkin guztientzat (“Hiesaren aurkako borrokari larriki eragiten baitio”), eta Eusko Jaurlaritzari familia alorreko aniztasunaren ikuspegia hezkuntza sartzera bideratutako ekintzak sendotzeko