Oiartzungo Istrian taldeak III. Musikirun maketa lehiaketako garaile atera da. Atzo gauean izan zen finala Urdanibia plazan. Istrianez gain, beste bi talde ere aritu ziren finalean, Korkut eta Kasernarat.Talde bakoitzak ordu erdiko kontzertua eman zuen. Epaimahaiak, azkenean, Istrianen alde egin zuen. Lehiaketa irabazita, mini Lp bat eta bideoklip bat grabatzeko aukera izango du Istrianek. Phantom Studiosen egingo dute grabaketa.
Publikoaren saria
Maketa lehiaketaren barruan publikoaren saria ere ematen dute eta hori ere Istrian taldeak
eskuratu zuen.