Igandean jokatu zuten, estreinakoz, Donibaneko triatloia, Itsas Mendi elkarteak antolatuta. Guztira 42 parte hartzaile izan ziren bertan, eta jende ugari hurbildu zen plazako helmugara. Onenak, euren kategoriatan, Joseba Perez eta Amagoia Mitxelena izan ziren. Podiuma osatu zuten honakoek: Jon Bengoetxea eta Aitor Alkarazek mutiletan, eta Edurne Erkizia eta Amalur Leonek nesketan.

Donibaneko I. Triatloiko irabazle Joseba Perez.