Ondare inmaterialari buruzko hitzaldia, ostegunean, Zuloaga Etxean
Hondarribiko Ondarearen Aldeko Elkarteak (HONDAE) antolatuta, Zer da ondare inmateriala goiburuko hitzaldia emango du ostegun arratsaldean Andaluziako Ondare Historikoaren Institutuko kide den Gema Carrerak, Zuloaga Etxeko beheko solairuko hitzaldi aretoan. Hitzaldia gazteleraz izango da, 19:00etan hasiko da eta sartzea libre izango da aretoa bete arte.