Hilaren 28ko (00:15etik aurrera) eta 29ko (22:45etik aurrera) gauetan su artifizialen ikuskizunak prestatu dituzte jai egitarauaren barruan. Horregatik, Irungo Udalak jakinarazi du Santiago zubitik Artiako kanaleraino doan bidegorri bidea itxita egongo dela egun horietako 08:30etik, ikuskizunak bukatu eta dena jaso arte. Aldi berean, ikusleentzako hainbat gune prestatu dituztela jakinarazi du. Honakoak dira:
- Gal estadiotik enbarkaderoraino dagoen bidegorri zatia.
- Artiako kanaletik, bidegorrirako sarrera.
- Santiago kalearen bukaera.
Suak bitartean hiriaren saihesbidea itxita egongo dela jakinarazi du udalak halaber, eta Udaltzaingoaren aginduei adi egoteko eskatu du.