Pasa den asteburuan ospatu zuten Laurak Bat Eguna Trintxerpen eta Antxon. Igandean jai nagusia egin zuten lehenengo barruti horretan, eta merkatari eta ostalarien jaierako propio prestatutako pintxoen artean onena zein zen jakinarazi zuten. Antxoko Iparra tabernakoa eta Trintxerpeko Maritxu jatetxekoak aukeratu zituzten bezeroek.