Gurutzen bihar egingo dute parte hartze tailerra
Hirigintzako Plan Orokorreko hurrengo parte hartze tailerra Gurutzen izango da. Bihar egingo dute saioa, Bizardia elkartean 20:00etatik aurrera. Plana azaltzeaz gain, auzoari zertan eragiten dion aztertuko dute eta irtenbideak zein proposamenak landuko dituzte.