Euskotrenek jakinarazi du topo bereziak jarriko dituela hilaren 29an Irunera joateko, eta bertatik bueltatzeko, gauez. Hala, Bidasoko hirira joateko topo berezien ordutegia honakoa da:
- Lasarte-Oriatik: 22:00, 22:30, 23:00, 00:00, 01:00, 02:00, 03:00, 04:00, 05:00, 06:00 eta 07:00.
- Donostiatik (Amara): 23:45 eta 05:35.
Irundik beste herrietara bueltatzeko ere topo bereziak jarriko dituzte. Honakoak dira:
- Hendaiatik irteerak (Lasarte-Oriaraino iritsiko dira): 22:03, 23:03, 00:03, 01:03, 02:03, 03:03, 04:03, 05:03, 06:03, 06:33 eta 07:03.
- Hendaiatik irteerak (Amararaino iritsiko dira): 22:33, 23:33 eta 00:33.
Informazio gehiago geltokietan nahiz 902 54 32 10 telefono zenbakira deituz lor daitekeela jakinarazi du Euskotrenek.