Erromeria eguneko bazkarirako txartelak salgai daude
Uztailaren 13an egingo duten Erromeria Egunean, bazkaria egingo dute Koldo Mitxelena plazan, eta dagoeneko salgai jarri dituzte bazkarirako txartelak. 400 sarrera egongo dira, eta Paki belar dendan, Belen gozotegian, Arkaitza tabernan eta Ereintza elkartearen egoitzan eros daitezke.