Bi karatekak Jose Angel Rial irakaslearekin
Hondarribiko Kisoku Karate Taldeak bi gerriko beltz gehiago lortu ditu. Igandean 5. Dan arteko azterketak egin zituzten Jostaldi pilotalekuan eta Mendeluko gimnasioko bi emakume aurkeztu ziren: Amaia Sanchez Igiñiz eta Edurne Mateo. Klubetik jakinarazi dutenez, “biek lan bikaina egin zuten, teknika eta
kumite (borroka) probak gaindituz”. Sanchez Igiñizek Lehen Dan gerriko beltza lortu zuen eta Mateok Bigarren Dan gerriko beltza.