Bihar emango diote Altzibarko sanpedroei hasiera. 16:00etan botako duten suziriak emango die hasiera jaiei. Lau eguneko egitarau oparoa prestatu dute eta igandera bitarte izango da zer ikusia eta zer gozatua. Aurten, gainera, berritasunak izango dira auzoan; hala nola, futbito txapelketa prestatu dute gaztetxoentzat, jolas-parke berria diseinatzeko tailerra egingo dute eta jatekoan ere bada berritasunik, aurten oilasko erreak egingo baitituzte.
Egitaraua:
Ekainak 27, osteguna
- 16:00: Festei hasiera emateko suziria.
- 20:00: Pintxo-potea txozna eta auzoko tabernetan trikitilarien laguntzaz.
Ekainak 28, ostirala
- 18:05: Txistulariak, erraldoiak eta buruhandiak auzoko kaleetan.
- 18:30: Sabel dantza erakustaldia.
- 20:30: Herri afari-merienda plazan.
- 21:30: Dantzaldia Modestorekin.
- 23:00: Kontzertuak Gaztelekuko txosnan: Basura, The Bobby’s eta Amalgama Crew eta gero DJ Urtzi K.L. eta DJ Piro.
Ekainak 29, larunbata. San Pedro eguna
- 10:30: Altzibarko IV. Haur eta Gaztetxoen Duatloia.
- 12:00: Toka txapelketa plazan.
- 14:00: Jubilatuen bazkaria Anixetan.
- 16:30: XXIX. Truk Txapelketa Esku Garbia elkartean.
- 16:30: Altzibarko I. Futbito Txapelketa gaztetxoentzat.
- 17:00: Haur jolasak eta Altzibarko jolas-parke berria diseinatzeko tailerra, plazan.
- 18:00: Danborreroen txupinazoa eta poteoa plazatik hasita, txaranga, erraldoi eta buruhandien laguntzarekin.
- 20:00: Haur eta helduen danborrada auzoan zehar.
- 21:30etik aurrera: Afaria plazan.
- 00:00: Zezen suzkoa eta gero dantzaldia Ostadar taldearekin.
- 00:00: Mozorro gaua. Aurtengo gaia: Kotilloia.
- 03:30: Kantu jira DJ Altziren eskutik, gazte jolasak eta zizka-mizkak.
Ekainak 30, igandea
- 10:30: Meza auzoko hildakoen omenez.
- 11:30: II. Pintxo Txapelketa.
- 12:00: Euskal dantza eta mutxikoak Haurtzaro Dantza Taldea eta HELTA helduen tailerraren eskutik.
- 12:30: Pintxo txapelketako sari banaketa.
- 14:00etatik aurrera: Bokatak plazan.
- 17:00: Breakdance eta Beñat Etxarte magoaren erakustaldiak.
- 19:00ak aldera: Txokolate-jatea, aparraren jolasa eta ur-gerra atzeko plazan.
- 18:30: Herri kirolak, Telletxearen erakustaldia.
- 22:30: Festekin bukatzeko traka mundiala.