Jaigiroa nagusi izango da bihartik aurrera San Pedron, Bakailaobalearen etorrerarekin. 19:00etan harrera egingo diote sanpedrotarrek Torrean, eta ondoren plazaraino eramango dute. Hortik aurrera, festaz gozatzeko aukera izango dira, adin eta mota guztietako jendearentzako. Igandera arte hainbat ekitaldi izango dira, eta lehenengoak, hasiera ofiziala baino lehen, gaur izango dira. Horrela, arratsaldean, frontenis eta futbito finalak jokatuko dituzte.
Gaur
- 17:00etan: Frontenis finala.
- 19:30ean: Futbito finala.
Bihar
- 17:00: Haurren merienda, Portuko etxeetan.
- 17:30: Erraldoiak eta buruhaundiak, frontoitik Kalparraraino.
- 18:30: Haurren danborrada, Kalparratik.
- 19:00: Bakailaobalearen harrera Torrean, Ondartxoko ontziolatik. (Itsasoan harrapatutako animalia denon artean plazaraino eramango dugu).
- 19:45: Danon jakintza. (Gazteak eta helduak batera, bizitzeko gogoak eta eskarmentua elkartrukatzen).
- 20:00: Txupinazoa Herriko plazan, Antxeta elkartearen eskutik. Aurten 25. urteurrena ospatzen dute.
- 20:20: Luntxa, Herriko plazan.
- 21:00: Helduen danborrada, Herriko plazatik.
- 22:30: Herri afaria, Antxetan. (Txartela aurrez hartu behar da 5 euroren truke). Ondoren: DJ Bull, oholtzan.
Etzi
- 11:30: Haurren lasterketa, Tratu ona nahi dut, pasa hitza lelopean, frontoitik.
- 12:00: Eskama eta Buztina futbol partidua.
- 12:00-13:00: MATER ontziari bisita, kaian. (ITSA GELAren eskutik, bisita gidatua izango da).
- 14:00: Haurrentzako bazkaria, Piñan. Comida infantil en Piña.
- 16:00: Puzgarriak, frontoian. Hinchables en el frontón.
- 19:00: Apar festa, Salbion. Ondoren: Mokadutxoa eta ESTI-ren kontzertua, Herriko plazan.
- 20:45: Haurren afaria, Piñan. Ondoren: Minidiskoa karpan, Piña ondoan.
- 22:30: Antzerkia. Zoroen Itsasonzia taldearen eskutik, Monsieur Jordain Xelebrea antzezlana, Kaian izango da antzerkia. Ondoren: Rock kontzertua: ZIMARROS + DESPRECIO + THE ZEPO, oholtzan.
Ekainak 29, larunbata
- 09:00: Diana txistulariekin.
- 11:00: Licinio Refice meza.
- 11:00: Haurren artzai eta iñudeak.
- 12:00-13:00: Mater ontziari bisita, Itsas Gelaren eskutik.
- 12:00: Herritarron auzia, txoznetan. (Presoen eskubideen aldeko hainbat ekintza)
- 12:30: Gomazko pala txapelketa.
- 12:30: Kantujira, Bodegotik.
- 14:00: Presoen aldeko herri bazkaria, Antxetan.
- 20:00: Presoen aldeko enkartelada, txoznatik.
- 00:00: Kontzertua Bossa Kolektive, oholtzan. Ondoren: Kontzertua Son de Candelarekin, oholtzan.
Ekainak 30, igandea
- 09:00: Diana txistulariekin.
- 10:00: Porrusalda txaranga.
- 12:00: Iñude eta artzainen helduen konpartsa.
- 14:00: Parrillada herrikoia, Torrean. Koadrila bakoitzak bere parrilla eta jakia ekarri behar ditu. Ordurako, abordaiako ontzi guztiak bertan egon behar dute.
- 17:00: Abordatzea Torreatzen. Koadrilek, eurek egindako txalupak parrilla eremuan izan behar dituzte.
- 19:00: Erraldoiak eta buruhaundiak.
- 20:00: Erromeria, frontoian.
- 21:00: Afari herrikoia, etxetik ekarritakoarekin.
- 22:45: Bakailobalearen erreketa, frontoian.
23:00: Zezensuzkoa. Toro de fuego.