
100 urte bete ditu amutearrak
Manuela Garmendia hondarribiarrak 100 urte bete zituen atzo, asteartearekin. Amutekoa da bera eta etxe ondoan bizi da, Betharram egoitzan. Pozik ospatu du urtebetetzea, bere ahizpa Antoniaren, lagunen eta Betharrameko bizilagunen ondoan.
Denek
Zorionak abestu diote, Pello Urtxuegiak agurra dantzatu ondoren, eta opariak ez zaizkio falta izan. Herritarren izenean, Maite Pelaez Gizarte Zerbitzuetako zinegotziak lore sorta eraman dio eta Caser Betharram egoitzako zuzendariak, Laura Rodrigezek, oroigarri plaka bat eman zion Mañoli Garmendiari.