Herenegun eta atzo banatu zituzten harategi zein arrandegietan erabiltzeko ontziak Errenteria-Oreretan, eta herritar ugari egin zuten ilara horietako bat etxera eramateko. Guztira, 7.000 tuper jarri zituzten herritarren eskura, Ontziratu Zaitez kanpainaren barruan.
Kanpaina horren asmoa, harategi eta arrandegietako erosketak paper edo bestelako plastikoak erabiltzea saihestea da, eta erosketak eramateko tuperra erabiltzea. Horrekin hondakin gutxiago sortzea da helburua, tuperra behin baino gehiagotan erabili daitekeelako eta etxean garbitu.
Herriko
27 arrandegi eta harategietan erabili ahal izango dira ontzi horiek.