Tapia eta Leturiarekin AEBetara joango da Arkaitz Miner
Euskal herri musika AEBetara eramango du Errenteria-Oreretako Arkaitz Minerrek Tapia eta Leturiarekin batera. Port Townsend herrian ibiliko dira (Seattle) Amerikar biolinaren jaialdi batean: Festival of American Fiddle Tunes. Larunbatean emango dute kontzertua, eta astebete iraungo du uztailaren 7ra arte.