'Parole, parole' liburua aurkeztuko du Ion Arretxek
Ion Arretxek (Errenteria, 1964) liburua aurkeztuko du, gaur, 19:00etatik aurrera, Xenpelar Etxean. Arretxerekin batera, Paco Sagarzazuk parte hartuko du aurkezpenean.
Haurtzarotik abiatuko du liburua Arretxek, Miguel Mari, Sebas, Txema eta azken horren anaia Andresekin kalean jolasten zuteneko garaiak. Karta jokoan ikasi zutenekoa gogoraraziko du: karta guztiak banatzen zituzten, eta nola bateko urrea zuenak irabazten zuen.
Arretxe ilustratzaile, marrazkilari, eszenografoa da. Hainbat aldizkaritan marrazkilari eta gidoilari bezala parte hartu du; hala nola, Ipurbeltz, TMO, Aizu!, Kaxkagorri eta El Jueves… 90. hamarkadan Arte Zuzendari bezala lan egin du hainbat filmetan: Extasis, La vida de nadie, Marujas asesinas, Sukalde kontuak… Hainbat film labur ere zuzendu ditu. Egun, Oarso aldizkarian kolaboratzen du.