Ohiko udalbatzarra izango da bihar
Bihar 19:00etatik aurrera ohiko plenoa izango da Oiartzungo areto nagusian. Biharko saioan 11 puntu jorratuko dituzte; besteak beste, Oiartzungo hiri-garbiketa eta hiri-hondakinen eta asimilagarrien bilketa eta garraioaren zerbitzu publikoaren kudeaketa kontratua luzatzeko proposamena; hirigintza eta Ingurumen Zerbitzuetako Norberaren Babes Neurrietarako eskuliburua onartzeko proposamena eta Audele baserriaren ondotik doan herri-bidea berreskuratzeko espedientea.