Kalbarioko gurutzeak konponduko ditu Hondarribiko Udalak
Guadaluperako bidean dauden gurutzeak konponduko ditu Hondarribiko Udalak. Hori egiteko 22.600 euroko aurrekontua prestatu du Hondarribiko Udalak. Hala, TEUSA enpresak egingo dituen lanen bitartez bide horretako hamahiru gurutzeak eta Kalbarioa berrituko ditu, eta horiek ez herdoiltzeko tratamendu bereziak ere egingo dizkiete. Gurutze horiek guztiak ez daude egoera berdinean, eta Txomin Sagarzazu Kultura zinegotziak esan duenez, hamargarren gurutzea “egoera tamalgarrian” dago, eta hori “berehala” konpondu behar dela adierazi du. Bide hori hiriko ondarea dela esan du udalak, “Done Jakue bidean dago, eta asko dira bertatik igarotzen diren hondarribiarrak”.