HONDAEk ondare inmaterialari buruzko hitzaldia antolatu du ostegunerako
Hondarribiko Ondarearen Aldeko Elkarteak (HONDAE) ondare inmaterialari buruzko hitzaldia antolatu du ostegun arratsalderako. Zuloaga Etxean izango da, 19:00etatik hasita, eta sartzea libre izango da aretoa bete arte. Hizlaria Gema Carrera izango da, Andaluziako Ondare Historikoko Institutuko kidea, Atlas del Patrimonio Inmaterial de Andalucia arloko arduraduna. Hitzaldiaren goiburua Qué es el patrimonio inmaterial? (Zer da ondare inmateriala?) izango da.