Erriberan ontzia dutenekin elkartu da udala, lanen aurretik
Hondarribiko Udalak bilera egin zuen atzo Erriberan ontziak lehorreratura dituzten herritarrekin. Bidegorri sareko Erriberako zatiak eraikitzeko lanak hastear dira eta eskollera berritzeko probestuko dute. Horregatik, Erriberatik barkuak kentzea ezinbestekoa dela azaldu zien udalak jabeei.