Uztailaren 1etik 5era jokatuko dituzte Donosti Cup txapelketaren partidak, eta zelaietako bi Errenteria-Oreretakoak izango dira: Fanderia eta Beraungoa. Partidak 10:00etan hasiko dira, eta azkenekoa 20:00etan bukatuko da.
Haurren nazioarteko txapelketa da Donosti Cup. Hala, aurten 23 herrialdetako 400 taldek baino gehiagok parte hartuko dute. Partidak 22 egoitzatan jokatuko dituzte. Errenteria-Oreretatik Frantzia, Portugal eta AEBetako taldeak pasatuko dira.
Aurtengo ekitaldian hamahiru kategoria egongo dira (zortzi mutilenak eta bost neskenak).
Informazio gehiago
www.donosticup.com webgunean.