Aukera asko ditu Oiartzunek Herriarteko finalera pasatzeko
Herriarteko Txapelketako finalerdia jokatu zuen Oiartzunek Azkoitiaren kontra eskuzko modalitatean. Hiru partida jokatu zituzten ostiralean Azkoitiako pilotalekuan. Lehenengo partida 10-22 gelditu zen, bigarrena 18-22 eta hirugarrena 22-19.Joaneko partida, beraz, 1-2 gelditu zen. Etorriko partida jokatu beharko dute orain eta orduan erabakiko da nor sailkatuko den finalerako.