Antxoko azken ostiraleko mobilizaziora zapi gorriarekin joateko deialdia egin du Herrirak
Datorrena hileko azken ostirala izaki, Antxoko Herrirak mobilizazioa deitu du presoen eskubideen alde. Gure Zumardian jarri dute zita, 20:00etatik aurrera. Hilaren 28koak berezia izan nahi du, eta sanferminak hurbil direla eta, zapi gorria eramateko eskatu diete bertan parte hartu nahi dutenei. Argazkia aterako dute horrekin.
Bestalde, sanferminetako Kexaldin lan egin nahi dutenentzako tokia badela adierazi dute, “nahiko bideratuak badaude ere”. Ostegunean, larunbatean eta igandean lan egiteko aukera dago.