Santo Angel de la Guardaren gaineko mozioa landuko dute bihar
Joan den astean Santo Angel de la Guarda eraikinean obrak egiteko asmoa azaldu zuen Errenteriako Udalak, eta biharko udalbatzarrean erabakiko dute udal talde guztiek horiek aurrera eramango diren ala ez. Zehazki, udalbatzarrean udalak eta Oreretako ikastolaren arteko kontratuan lagapen erabileraren zatian aldaketa bat egitea eztabaidatuko dute. PSE-EEk dagoeneko bere desadostasuna azaldu du.
Gainontzeko puntuen artean, madalenetan adeitasun sariak ematea, euskararen aholku kontseilua arautzen duen erregelamendua aldatzea landuko dute, arlo ekonomiko eta sozialeko beste bi gairekin batera: Oarsoaldeko Hipotekak eragindako taldeari erreferentzia egiten dion mozioa (Errenteriako Ezkerrak aurkeztutakoa) eta hirugarren adinekoen egoitzetako langileen eta adinekoen eskubideei buruzkoa (LAB eta Bilduk aurkeztutakoa) eztabaidatuko dituzte.
Azkenik, galdera eta eskaerei tartea egingo diete.