Negua Banderaren lehen ekitaldian, San Juanek hirutik bi eraman ditu
Larunbatean ospatu zuten Badiako uretan, estreinakoz, Negua Bandera. San Juanek paper txukuna egin zuen eurek antolatutako estropadan. Izan ere, Senior Mailan, nesketan zein mutiletan, arerioei gailentzea lortu zuten. Horrela, neskek Hibaika, Bizkaia eta Zarautzek baino denbora hobea egin zuten, hurrenez hurren. Mutiletan, berriz, arrosak Orio, San Pedro A eta Getxo Arraun baino hobeak izan ziren. Mutilen Gazte Mailan hirugarren izan ziren, Hondarribia B eta San Pedro Bk baino denbora okerragoa eginda, eta Hibaikak baino hobea.
Negua Banderak San Juango arraunlari eta, ondoren laguntzaile, izandako Gregorio Legorburu Lexo omendu nahi du. Pasa den abenduan hil zen.
KAE-1 Ligari dagokionez, Trintxerpe-Illunbe zazpigarren izan zen atzo Zierbenan.