Itsas Mendik 43. ibilaldi neurtua egingo du igandean
Donibaneko Itsas Mendi elkarteak antolatuta, 43. mendi ibilaldi neurtua egingo dute barrutian igande honetan. Igandean bertan eman behar da izena, martxa hasi baino lehenago. Bi distantzia egiteko aukera izango da. Biak ala biak Itsas Mendin hasi eta bukatuko dira, eta ibilbide laburrenekoak lehenengo dorreoian bide alternatiboa hartu beharko dute. Bidean baserrien izenak jarriko dituzte, kontrol orrian idatz ditzaten.
Ibilbide luzea egin nahi dutenak 08:00etan hasiko dira, motza egin nahi dutenak baino ordubete lehenago. Bidean zehar jarriko dituzten kontroletan edariak jarriko dituzte, eta hamaiketakoa egiteko atsedenalditxoa ere egingo dute. Parte hartuko duten bikoteek motxila edota arropa elkartearen egoitzan gorde dezakete arropa.
Barrikotea plazan
Ibilaldi neurtua Santiago plazan bukatuko dute, eta indarrak hartzeko pintxoak eta edariak banatuko dituzte. Parte hartzaile guztiak iristen direnean, sari banaketa egingo dute, eta Pari Berrin afariak zozkatuko dituzte. Ondoren, barrikotea egingo dute, eta nahi duenak parte har dezake bost euroren truke. Arratsaldean hainbat joko egingo dituzte.