Txertubi taldea
Kontzejupea txiki gelditu zen atzo. Hamarnaka dantzari elkartu ziren atzo ikasturtea agurtzeko helduen tailerreko dantza taldeak antolatuta. Txertubi taldea lagun izan zuten gainera atzoko saioan eta mutxikoez gain, polkak, fandango eta arin-arinak dantzatu zituzten, besteak beste.Gero indarrak hartzera Karrika auzora joan ziren eta Artaso elkartean bazkaldu zuten. Indarberrituta, dantzari ekin zioten berriz ere ilunabar arte.
Dantzariz bete zen Kontzejupea