Gaur beteko ditu HITZAk hamar urte. Horren harira, festa egin zuen Oarsoaldeko eta Bidasoko euskarazko hedabideak Errenteria-Oreretako Herriko Plazan. Jaiaren asmoa izan zen irakurleekin, harpidedunekin eta oro har herritarrekin hamar urteen ospakizuna konpartitzea, eta aldi berean hamar urtean egindako lanaren berri ematea. Horretarako urte horietako zenbait azalen erakusketa jarri zen Herriko Plazan bertan, ON hilabetekaria, BOGA astekaria eta HITZAren azalak hain zuzen. Horrez gain, tabernen eta elkarte gastronomikoen arteko pintxo txapelketa ere egin zen, eta bertan Errenteria-Oreretako Zuketz tabernarena onena izan zela deliberatu zuten epaimahaiko kideek.Lehiaketara aurkeztutako pintxoekin, eta beste hainbat jakirekin otordua egin zuten ondoren HITZAren festara hurbildu zirenek, edari freskoekin, giro onean.
Mila esker denei!
- Arkaitza taberna
- Landare taberna
- Sindikato taberna
- Gailur taberna
- Oarso sagardotegia
- Alkartasuna elkartea
- Bukagaitz elkartea
- Niessen elkartea
- Gau Txori elkartea
- Txiki Kaia
- Casa Aramendia
- Egi-Luze sagardotegia