http://youtu.be/CFtSxxp0CY8
Josu Ziganda euskal preso ohiak oreretarren harrera beroa jaso zuen atzokoan. 12:00 etan egin zuten hitzordua eta Gaztañotik, Ziganda jaiotzen ikusi zuen auzotik abiatuta herri erdialdeko kaleetan barrena ibili ziren triki poteoan ehunka lagun txistulariak, trikitilariak, eta Oreretako euskal presoen panelak buru zirela. 13:00etan ekitaldi nagusia egin zuten herriko enparatzan. Txapela eta makila jaso zituen bertan Zigandak, eta batez ere oreretarren babesa eta berotasuna.
Ekitaldiaren ostean herri bazkaria egin zuten.
24 urte egin ditu espetxean Zigandak, eta azken urteetan Jaengo espetxean (Andaluzia, Espainia) izan da. Bertatik irten zen maiatzaren 22an.