Kultura aste folkloriko gastronomikoa egingo dute bihartik igandera bitartean Errenteria-Oreretan, eta Galizia izango da ardatz. Hitzaldiak eta gastronomia izango dira kultura astearen oinarriak. Asteko lehen egunetan ezagutu ahal izango da Galiziako kultura bertako zenbait idazlerekin, eta bigarrenean, berriz, plater tipikoak probatzeko aukera izango da.
Egitaraua
Asteartea
- 19:00: Petroglifo Galegoak (Denboraren lekukotzak), Xose Antonio Vilaboa Barreiro Herrialde Etxeen Gipuzkoako Federazioko presidentearen eskutik, Reina aretoan.
Asteazkena
- 19:00: Xose Estebez Rodriguez Historia Modernoan Doktore, idazle eta Galiziako kulturaren suspertzaileak Manuel Mariarekiko adiskidetasuna hitzaldia emango du, Reina aretoan.
Osteguna
- 19:00: Manuel Gomez Garcia Gipuzkoako Galizia Etxeko Trisquele Gaita eta Dantza Galegoen Taldeko zuzendari eta gaita jole nagusiak Galiziako lanbide tradizionalak hitzaldia emango du, Reina aretoan.
Ostirala
- 20:00: Galiziako gastronomiaren stand-aren inaugurazio ekitaldi ofiziala, Gamon Zumardian, Errenteriako Udaleko ordezkariekin.
Larunbata
- 11:00-21:00: Karpa Galiziako produktuekin, Gamon Zumardian: olagarroa, enpanada, lakona, txorizoa, Santiago opila, Arzuako gazta, Riveiroa, Albariñoa, pattarrak…
- 19:00: Trisquele taldearen emanaldia, Gamon Zumardian.
Igandea
- 11:00-21:00: Karpa Galiziako produktuekin, Gamon Zumardian: olagarroa, enpanada, lakona, txorizoa, Santiago opila, Arzuako gazta, Riveiroa, Albariñoa, pattarrak…
- 12:00: Trisquele taldearen emanaldia, Gamon Zumardian.