Ficobak eta Global Events-ek akordioa egin dute 17 azoka Irunen egiteko
Ficoba Fundazioak eta FF Global Events enpresak akordioa egin dute, horren arabera datozen lau urtean hamazazpi azoka jasoko ditu Irungo erakusketa azokak. Azpiegituraren arduradunak pozik daude akordioarekin, azokaren eskaintza “gero eta handiagoa” izango delako, eta gainera, horien edukiak “dibertsifikatzeko” balioko duela uste dute. Horren lehen emaitza urriaren 11tik 13ra egingo den Stock Irun feria izango da; Habitat Expo Hogar eta Expo Baby azokak ere egingo dituzte bertan.