Bero-bero hasi dira sanmartzialak
Julen Aginagalde eskubaloi jokalariaren hitzaurrearekin hasi ziren atzo Irungo festa nagusiak, San Pedro eta San Martzial Jaiak. Ondoren suarena izan zen tartea, Kemen Dantza Taldeko kideek San Joan suaren inguruan gaurik motzenari gorazarre egin ziotelako, eta ondoren Santiagoko Deabruak taldeak ikuskizun piromusikalarekin txundituta utzi zituen San Juan plazan bildu zirenak. Horrela hasi ziren jaiak.
Gaur, aste gehiena bezala, egun lasaia izango da Irunen. Ekimenik esanguratsuena helduenen bazkaria da (bertakoa da beheko argazki galeria). Ficoban 750 bat adineko bildu dira eguerdien festen barruko senidetasun bazkarian, giro onean ere, eta eguraldi onaren laguntzarik. Bapo bazkaldu dute, gustura bete dute tripa, ondoren dantzaldiari ekiteko.
Arratsaldean haurren gozagarri izango diren hainbat ekimen izango dira, tartean, Urdanibia plazan, pailazoen emanaldia (18:00etan).