Espainiako txapeldun izan da Ane Santesteban (bigarrena ezkerretik hasita)
Ane Santesteban Errenteria-Oreretako txirrindularia izan da maila absolutuan Espainiako txapeldun.
Larunbatean jokatu zuen Bembibren (Gaztela eta Leon, Espainia), txapelketa hori, eta ihes egin ondoren, bakarrik zeharkatu zuen helmuga. Ia minutu eta hogei segundo atera zizkion bigarren sailkatu Mayalen Noriega kataluniarrari.
Lehengo urtean ere Espainiako txapeldun izan zen 23 urtez azpikoetan.
Saria jaso zuen unea bideo honetan ikus daiteke:
http://www.mobypicture.com/user/RFECiclismo/view/15514650