Udako solstizioa ospatuko dute Errenteria-Oreretan
Udako solstizioari ongietorria egingo diote bihar, Errenteria-Oreretan. Hainbat modutara. Alde batetik, Ereintza dantza taldeak, 22:00etatik aurrera, soka dantza egingo dute, Herriko Plazan. Aurten, berritasun modura, udal ordezkariek parte hartuko dute soka dantza horretan.
Soka dantzak “balio sinbolikoa” izango dela adierazi du Errenteriako Udalak: “Udal antolaketan berdintasun sozialaren alegoria. da. Bi muturretan sokatik edo eskuetatik tira egiten duten dantzariak, gizarte guztietan dauden indar kontrajarrien adibide dira, eta beren arteko oreka beharrarena”.
‘Urdiaingo kantaia‘
Iraultza dantza taldeak ere parte hartuko dute ekitaldietan. Hala, ordu eta toki berean, Urdiaingo kantaia egingo du. Hamabost urte daramatza dantza taldeak ekitaldi horien egiten. Arbasoek egiten zuten kantaia dela azaldu du Iraultzak, eta errito paganoa dela. “Kantuaren letran San Juan gaua, natura eta erlijioa aipatzen dira, eta bukaeran konjuroa botatzen da. ‘Orain arte behar hemendik aurrera gari’.