Txertubi taldea
Helduen tailerreko dantza taldeak bihar, igandea, du azken saioa Doneztebe plazan. Ikasturtean zehar hileko azken igandetan elkartu dira dantzariak eta batik bat mutxikoak dantzatu dituzte. Biharkoa, ordea, berezia izango da,
Txertubi taldeak gidatuko baitu saioa, 12:00etatik aurrera.Jauziak, polkak, fandango eta arin-arinak, branlea, axuri beltza, bolant dantza… Horiek izango dituzte hizpide biharko saioan. Jokin Otamendik gidatuko ditu dantzariak. Musika zuzenean eskainiko dute Arkaitz Minerrek (arrabita, mandolina eta josteko makina) eta Txus Aranburuk (eskusoinua, pianoa eta programazioak).