Hamarnaka lagunek egin dute elkarretaratze ibiltaria gaur goizean Lezon. Kale Nagusiko Sistiaga-enea etxea okupatu zuten hiru laguni babesa eman nahi izan diete eta era berean zigorra salatu. Usurpazio delitua berretsi du Lurralde Auzitegiak eta horren haritik 1.200 euroko isuna edo bi hilabeteko kartzela zigorra (eta bi urteko epean lau hilabeteko aurrekari penala) bete beharko dute.11:30ak pasata abiatu dira Gurutze Santuaren plazatik hamarnaka lagun
Etxe hutsak erabilpenik gabe, okupazioa zilegi zioen pankartaren atzetik.Herriko kaleetatik barrena ibili dira eta
Kaleratzerik ez! eta
Banketxeak lapurrak! oihu artean herriko banketxeen aurrean gelditu dira. Gero, Sistiaga-enea etxera joan dira eta bertan
Etxe okupatua, etxe zaindua dioen ikur modukoa jarri dute. Bukatzeko Txerrimuñon elkartu dira guztiak bertan prest zituzten pintxoak jateko.
Sistiaga-enea etxea 2010. urtean
okupatu zuten.