Koadrilek koloreztatu dute Irun
http://www.youtube.com/watch?v=Tag_Kp-DgRc&feature=youtu.be
Koadrilak dira protagonista sanmartzialen hasiera honetan. Goizetik hasita, azken aste hauetan prestatutako kamisetekin koloreztatu dute Irun, eta horren erakusgarri, bazkarira joan aurretik Irungo kaleetan egin duten kalejira: kolore guztietako elastikoak ikusi ahal izan dira.
Txaranga eta batukadaren erritmoarekin Moskutik Ficobarako bidea egin dute. Bertan, 1.600 lagun biltzekoak ziren bazkaltzeko.
Bazkalostean, musika zuzenean izango dute DJekin, eta 21:00ak alderako egingo dute buelta erdialdera jaiari segida emateko.