Oiartzungo Herri Musikan
ikasturte bukaerako ekitaldia egin zuten, baina dagoeneko hurrengoa prestatzen ari dira. Txistua eta danbolina, txalaparta, alboka, dultzaina, xirolarrua, biolina eta herri perkusioa, besteak beste, ikasi nahi duenak Ergoienen dagoen eskolan du horretarako aukera.Horretarako matrikula epea zabalik dago uztailaren 15a arte. Herri Musikaren Txokoan bertan matrikula daiteke (Tornola, 6), telefono bidez (943 49 35 78),
posta elektronikoz edo
webgunearen bidez. Bertan topa daitezke ikastaro bakoitzaren xehetasunak.