Euskara ikasi eta sustatzeko diru laguntzak eskatzeko epea ireki dute Lezon
Euskara arloko diru laguntzak eskatzeko epea ireki du Lezoko Udalak. Euskara ikastera eta euskara sustatzera daude bideratuak. Zehazki, euskaltegian matrikulatzeko, UEUko udako ikastaroak euskaraz egitera eta elkarte nahiz saltokietako errotuluak euskaraz jartzera zuzenduta daude.
Euskara ikasteko laguntzak uztailaren 5a baino lehen (egun hori barne) eskatu ahal izango dira, ikastaroa iraila eta ekaina artean egin badira. Haatik, uztaila eta abuztuan egiten badira, epea irailaren 27an bukatuko da.
Udako ikastaroaren diru laguntzak, matrikula egin ondoren eskatu ahal izango dira, eta errotuluak, berriz, eskaera jarri aurretik egin behar da, eta 2013a bukatu aurretik.
Diru laguntzak ez dira inoiz ekintzak kostatzen duena baino handiagoak izan. Lehen bi adibideetan gastuaren %100 har dezakete beregain, baina errotuluen kasuan %50, 300 euroko muga gainditu gabe.
Tramite guztiak egiteko Lezoko Udal Erregistrotik pasatu beharko da.